jueves, 26 de abril de 2012

13.saioa: Aurkezpenak 3

Gaurkoan ere aurkezpenak izan ditugu lagun.

Lehenengo taldea KLIKASTEN izan da, eta taldekideek TIK eta TAK-ei buruz aritu dira.
Lehenengo, antzerki modukoa egin dute non lehenengo, oso irakasle zorrotza eta ondoren lankidetzazko irakaskuntza proposatzen zuen irakaslea agertu zaizkigun. Lehenengo irakaslearen kasuan, teknologia berriak TIK moduan sartu izan dute, eta bigarrenaren kasuan, aldiz, TAK moduan (non argi geratu den tresnak menperatzeaz gain metodologia egokia ere erabili beharko dugula eta orain arteko ereduak gainditu behar ditugula irakaskuntza esanguratsua eskaini nahi badugu).
Ondoren, eurek grabatutako bideoa aurkeztu digute, eta esan behar dugu oso ondo egon dela (guri behintzat taldeko kideak egindakoa zela konturtatzea kostatu egin zaigu, oso ondo landua baitzegoen).
Ondoren, klasean landutako hainbat programa erabiliz, teorian pixka bat sakondu dute, Axiomak azalduz, beste gauza batzuen artean. Hemen argi geratu da umeek euren intereseetatik abiatu behar direla ezagupenak ikasteko.
Euren ebaluzaioan kontatu digute taldean ez dagoela ez teknofilo ez teknofoborik, eta jakinmina eta interesa piztu zaiela lanean sakondu heinean (pil pilean dagoen TIK eta TAK en arteko eztabaida hori ezagutu dutela ahaztu barik).

Esan behar dugu oso aurkezpen polita, eramangarri, landua eta entretenigarria egin dutela, eta hain gai teorikoa izanda oso ondo jolastu dutela kontzeptu guztiekin gure arreta aurkezpen osoan zehar mantentzeko. Gainera, ezin dugu ahaztu klasean ikasitako baliabide teknologiko ugari erabili izan dituztela, eta horrek ere ageria utzi du euren interesa eta motibazioa. Beraz.... zorionak Klikasten taldeari!






Bigarren aurkezpena, KUKULUMUTXU taldearen esku izan da. Talde honek, teknografien gaiari buruz hitz egin digute. Gai hau beste bi alditan izan dugu gelako aurkezpenetan, baina talde bakoitzak bere erare egin du eta hau asko gustatzen zaigu, irudimenari ekin diotela argi dagoelako. Gaurkoan, taldekide bakoitzak bere teknografia prestatu egin du, musika, argazkiak eta testu laburrak aukeratuz. Teknografia bakoitza amaitzean, protagonistak zapi bat hartu, hitz bat irakurri eta kandela bat piztu egiten zuen. Hitz hauek esanahi handiko hitzak izan dira: berotasuna, laguntasuna.... Azkenik, teknografia guztiak aurkeztu ondoren, oso triste eta hutsik zegoen panpina margoztu egin dugu guztion artean, gure sentimenduak plazaratuz.
Oso aurkezpen polita eta unkigarria izan da, eta asko gustatu zaigu euren arteko ezberdintasunak ikusi ahal izatea, bakoitzak bere bizitzan garrantzitsuak izan diren kontuei jarri diotelako arreta.
Uste dut aurkezpen honek klaseko beste kide guztioi gure teknografia egiteko gogoa piztu digula, bizi izandako gauza garrantzitsuak plazaretzeko eta gordetzeko era oso polita delako.
Hain ondo egin dutenez eta hainbat sentimendu sortarazi digutenez..... zorionak ere Kukulumutxu taldeari!


Azkenik, aipamen txiki bat egin nahi diogu Amaiari, bere gaixotasuna dela eta ezin izan duelako klasera etorri. Musu handi handia berarentzat, eta espero dugu laister klasean berriz izatea.








Beraz, UNKIGARRIA, SENTIMENDUAK, EZAGUPENAK, eta LANA hitzak dira, gure ustez, gaurko klasea hobeto errepresentatzen duten hitzak.





"Los sentimientos y las emociones son el lenguaje universal que debe ser honrado. Son la expresión auténtica de quiénes somos"


Azkenik, hemen uzten dizuegu ARMONIKA LEWINSKY taldeak (eskerrik asko!!) euren aurkezpen egunean egindako argazkia. BESARKADA BAT GUZTIENTZAT!



No hay comentarios:

Publicar un comentario