lunes, 23 de abril de 2012

12. saioa: Aurkezpenak2

Kaixo lagunok!

Gaurkoan ere aurkezpenak izan ditugu klasean KuxkuzeatuzHaurhezkuntzabilbo eta gure taldearen, Laumilakoloren, eskuz. Hirurak guztiz ezberdinak! Teorikoagoak, praktikoagoak...ikus dezagun zer egin dugun gaurko klasean!!

Kuxkuzeatuzi dagokionez, gai oso teoriko bat aurkeztu digute: Eskola 2.0. Gai teorikoa izan bada ere, modu erraz batean azaldu dute, emaitzak oso positiboak izanik.


     Gaia lantzeko, errealiatean oinarritu dira, hau da, gure gizartean eta eskoletan zein den benetako egoera aztertuz.
     Horretarako gaur egun eskoletan lantzen diren proiektuetan oinarritu dira hainbat adibide emanez: etwinning proiektua, iearn pangea proiektua, Arangoitiko eskolaren bloga, eta abar. Gaur egungo eskoletan lantzen diren hainbat proiektu ikusteko eta aztertzeko aukera izan dugu, oso baliagarria izanez.
     Geroago, irakasle bati egindako elkarrizketa aurkeztu digute eta aurkezpenari amaiera emateko oso jarduera polita egitea pentsatu zuten baina ez dugu denborarik izan. Jarduera story jumper programarekin ipuinak sortzea zen baina lehen esan dugun moduan ez dugu denborarik izan. Pena bat izan da benetan!!
Aurkezpena oso ondo egon da, teoria praktikara eraman baitute, emaitza oso positiboak lortuz. 



     Haurhezkuntzabilboren inguruan esan behar dugu aurkezpena oso ondo egon dela nahiko teorikoa izan arren. Teknografiaren inguruan lanak egin dituzte eta oso politak izan dira egindako bideoak. Lehenengo eta behin, sarreratxo bat egin dute landutako gaia aztertuz.

     Ondoren, Movie maker programa nola erabiltzen den erakutsi digute, aurkezpenean bertan bideo bat nola egiten den erakutsiz.

     Geroago, egindako bideoak erakutsi dizkigute eta oso politak izan dira, bai argazkiak bai musika. Azkenik, egindako lanetatik ateratzen dituzten ondorioak aipatu dizkigute eta izandako arazoak ere bai.
Aurkezpenarekin bukatzeko, jarduera bat prestatu dute non guztiok parte hartu izan dugun. Talde bakoitzak kartulina batean irakasle nortasunaren inguruko hitz batzuk aipatu ditu. Ekintza honekin, talde lana bultzatzea eta gaian gehiago sakontzea lortu dute.
Hasieran aipatu dugun moduan, aurkepena oso ondo egon da eta gainera Movie maker programa nola erabiltzen den ikusteko aukera izan dugu, gauza berriak ikasiz.




     Eta, azkenik, gure (Laumilakoloren)aurkezpenaren inguruan esan oso pozik gelditu garela egindako lanarekin, azken orduko ustekabeak izan arren. Klasera heldu bezain laster, konturatu ginen egindako bideoaren sarrera ez zela ikusten eta hasiera batean oso urduri jarri bagina ere, berehala konpondu genuen arazoa hainbat irtenbide bilatuz eta urduritasuna alde batera utziz. Azkenean oso pozik gelditu gara lortutako emaitzarekin eta orokorrean taldea ere oso pozik gelditu da, bideoa oso ona zela esanez.
     Hasiera batean ez genekien nola bideratu gure lana oso teorikoa baitzen eta hasieratik gure helburua jendea ez apertzea eta ondo pasatzea zen, betiere geure ezagutzak handituz. Pentsatuz eta pentsatuz, bideo dibertigarri bat egitea erabaki genuen, telebistako programa batean oinarrituta: 50x15!!


 Horretarako, gidoia eta eszenatokia ondo antolatu behar izan genuen, bideoari errealismoa emanez. Bideoa antolatu aurretik, teoria guztia aztertu genuen eta hainbat artikulu eta bideo ikusi eta gero, lanari ekin genion. Landutako teoriatik informazio garrantzitsuena atera genuen eta hortik abiatuz, galdera batzuk planteatu genituen 50x15 programan agertzen den moduan.
Galderak antolatu bezain laster, bideoa grabatzen hasi ginen. Bakoitzak paper bat izan zuen programa honetan: aurkezlea, jokalariak eta aditua. Eszenatokia prestatu, gure paperean sartu eta grabaketekin hasi ginen! Bideo dibertigarri bat antolatzea erabaki genuen hasiera batetik eta lehen esan dugun bezala lortu dugulakoan gaude. Gainera, bideoan klaseko taldekideek ere parte hartu izan dute, beraien arreta bermatuz eta interesa piztuz.

    Aurkezpenari amaiera emateko, oparitxo bat eman diegu klasekideei: blog bat sortu dugu guztiok parte hartu ahal izateko eta nahi ditugun gauzak lagunekin konpartitzeko. Oso erabilgarria da, bertan gure zalantzak aipa ditzakeegulako eta gustuko ditugun gauzen berri ere emateko.

   Azkenik, geure aurkezpena egin ahal izateko erabili genuen materiala jarriko dugu zeuen esku. Hona hemen link batzuk:



No hay comentarios:

Publicar un comentario