viernes, 2 de marzo de 2012

4. saioa: ERANTZUNAK BILATZEN

     Gaurko saioa guztiz ezberdina izan dela esan dezakegu. Klasean bertan egon gara eta hasiera batean uste genuena ez da bete, hau da, klasera sartu baino lehen klase teoriko hau txapa hutsa izango delakoan geunden baina guztiz kontrakoa gertatu da. Gure ikaste prozesua ahalik eta gehien errazteko, irakasleak orain arte egin dugunaren erreflexioa egitea proposatu digu. Horretarako, talde txikietan bildu gara bakoitzak bere zalantzak eta nahiak adieraziz. Talde txikietan gure ideiak adierazi eta gero, talde handian azaldu dugu talde txikietan proposaturikoa. Horren ondorioz, saio hauetan egindakoa askoz hobeto ulertu dugu, ideiak sailkatu eta argitu ditugulako. Talde txikietan iritzi desberdinak egon arren, ondorioa antzekoa izan da talde guztietan: OROKORREAN GALDUTA GAUDE!!!
   Blog-aren erabilera aztertu dugu: zertarako balio duen, euren ezaugarriak, nola moldatu diseinua, bloga-rekin egin daitzezkeen gauzak, etab. Blog-aren erabilera aztertu eta gero atera den ondorio nagusia hauxe da: Haur Hezkuntzan umeekin erabili ez arren, gurasoekin kontaktuan egoteko baliabide oso ona dela esan dezakegu, gurasoek momentu guztietan umeek egindako gauzen berri izateko.
     Irakasgai honetan metodologia ezberdina erabiltzen dugunez, beldur gara. Gertatzen zaiguna normala da, betiko metodologiara ohituta gaudelako, hots, irakasleak klasera heltzen direnean euren irakasgaia azaltzen digute eta ikasleen papera entzutea eta apunteak hartzea besterik ez da. Horregatik kezkatuta gaude, aldaketaren beldur baikara. Txip-a aldatuz gero askoz gehiago ikasiko dugula konturatuko gara, irakasgai honetan gauzak gure kabuz ikertzen ditugulako eta aldi berean irakaslearen laguntza daukagulako momentu guztietan. Elkarren artean lagundu behar dugu.

GOGOAN IZAN IKASKUNTZAREN PROTAGONISTAK GARELA!!!


“Los logros más importantes no se miden solo por los resultados, sino por el esfuerzo que ponemos en realizarlos"


Hauek dira gaurko klasearen ondoren aukeratu ditugun hitzak: PROTAGONISTA- BATERATZEA- GALDUTA - TALDEKA - 


No hay comentarios:

Publicar un comentario