lunes, 6 de febrero de 2012

2. saioa: Lehenengo pausua

Gure ustez, gaurko klaseak nolabaiteko ikusmina sortu du: irakasle ezezaguna, ikasgai berria, zeregin berriak... Era bateko eta besteko zurrumurruak entzuten ziren: "Azterketa egongo ote da?", "Que guay! un blog", "hain musika lasaia goizeko ordu hauetan?"
Dena den, oso argi geratu egin zaigu gauza bat: ikasgai honetan ez dugu hezkuntza metodo tradizionala jasoko. Oraindik ez dugu Alaitz ondo ezagutzen, baina argi utzi digu gure ideiak, desioak, beldurrak... azaleratzeko aukera izango dugula. Ez du ezertarako balio zerbait irakastea ez bagudu ikaslea irakaste prozesu horretan benetan nahasten.
Baina... zein izan daiteke ikaslea irakasgaian nahasteko metodo errezago bat? Talde lana. Talde lana oso garrantzitsua da agertuko diren beldur edo zalantza horiei aurre egiteko eta askotan galtzen dugun segurtasun hori berreskuratzeko eta prozesu osoan mantentzeko.
Beraz... ekin dezagun aurrean dugun lanari! Eskerrik asko eta ongi etorriak bidai honetan egingo ditugun pausu guztietara.


<<Dime y lo olvido, enséñame y lo recuerdo, involúcrame y lo aprendo>> Benjamin Franklin.






Hauek dira gaurko klasearen ondoren aukeratu ditugun hitzak: Hasiera - Berriztatzailea - Saltseatu - Pazientzia

No hay comentarios:

Publicar un comentario